XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXEVARRIA`TIK Denboraldia eginda, barriro Ameriketara joan da Beide`ko Juan Cruz-en emaztea Melinda, ume biekin. Bera geroago joateko da.

Baita Miami`ra joan da barriro Francis Etxabe eta Roman laister joateko da bere lekura.

Jesus Aulestiarte etxera etorrita dago.

Il onen 11n erriko eskolak asiko dira.

Beste maixu-maistra bi etorteko dira.

Bata izango da Elisabet Txurruka, Iruzubietakoa.

Lengo eskola-etxea barristau arte, Liburutegi ta alboko gelan eskolea izango da.

AURTENGO LEGORRETEA DALA-TA Alde guztietan agotan dabillena da.

Batez be etxeko ura urri dabillan errietan.

Emen oraindik ez da etxe barruetan ur faltarik izan.

¿Joan dan illean Etxebarri partean zenbat ur jausi dan? Onako au: milloe bat metro kubiko edo tonelada pasautxo.

Baña erriak zabalean 17 kilometro kuadrado daukonez, metroko 60 litro egin ditu.